Aimar Erostarbek irabazi du 39. San Bartolome saria

Leyre Carrasco 2021eko irailaren 4a

Ibarrako Kirol Elkarteak antolatzen duen txirrindularitza saria jokatu da goizean, eta helmuga gurutzatzen lehena Ulma taldeko txirrindularia izan da.

Hitzordua 10:00etan zuten, Ibarrako plazan, eta 92,5 kilometro egin ondoren helmuga Uzturpe Ikastolaren parean izan dute. Alegia aldera egin dute hasieran, eta Ordizia eta Alegia bitartean hiru itzuli egin ondoren, Altzo aldera joan dira. Txaramatik segi eta Tolosatik barrena Ibarrara joan dira ondoren. Helmugatik igaro dira, baina Etxezarretako gaina igo dute txirrindulariek berriro. Ibarratik pasa ostean, lasterketa Uzturpeko Ikastolaren aurrean bukatu dute, bertako malda pikoa igoz.

2:03:51 denboraran sartu da lehen txirrindularia helmugara. Ulma taldeko Aimar Erostarbe izan da, hain zuzen. Danel Casais oñatiarra izan du atzetik (2:03:55), eta hirugarren postuan berriz, Nicolas Alustiza zumarragarra geratu da, 2:03:57 denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!