Belabieta Kirol Klubak Oinarrizko jubenil taldea izaten jarraituko du

Ataria 2021eko abuztuaren 31

Oinarrizko jubenil taldeak Valladoliden egin zuen Espainiako Kopan 31. postua lortu zuen, eta oso esperientzia polita izan zenez hurrengo denboraldian ere Oinarrizko jubenil taldea izango dutela azaldu dute Belabieta Kirol Klubetik.

Bestalde, klubak irailaren 6an hasiera emango dio 2021-2022 denboraldiari. Izena eman daiteke belabietagimnasia@gmail.com mezu bat bidaliz, 657 719 533 telefono zenbakira deituz edo Whatsapp mezua bidaliz. Belabietatik azaldu dutenez, neskek zein mutilek eman ahal dute izena eta 4 urtetik gorako haurrak onartzen dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!