Pako Bidasoro zinegotzi eta preso ohia hil da

Ataria 2021eko abuztuaren 25a

Atzo hil zen zen Pako Bidasoro Blasco Grandes, 80 urte zituela. Ibarrako zinegotzia izan zen, frankismoaren ondorengo lehen legealdian, eta atxilotu eta preso egon zen zinegotzia zela.

Bidasoro Herri Batasuna ordezkatuz izan zen zinegotzia, 1979-1983 legealdian. 1980ean atxilotu egin zuten, Jose Manuel Artola zinegotziarekin batera, ETAri laguntzea leporatuta, eta espetxean izan zen. Aurretik, 1969an ere atxilotu zuten, EGIko kide izatea, propaganda banatu eta ikurrinak jartzea leporatuta. 2016an, EPPKren aldeko dinamikan, preso ohiek Usurbilen egindako agerraldian parte hartu zuen Bidasorok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!