Mende laurdenari omenaldia egin dio Alurr Dantza Taldeak

Leyre Carrasco 2021eko abuztuaren 21a

Ibarrako uda kulturala programazioaren baitan, herriko dantzariek Emeterio Arrese Parkean eskaini dute gaur emanaldia.

Etxean eta etxekoekin. Gaurko emanaldia berezia izan da Alurr Dantza Taldearentzat. Eguraldia ere alde izan dute. Ondorioz, asko izan dira Ibarrako Emeterio Arrese Parkera hurbildu diren herritarrak herriko dantza taldearen emanaldia ikusteko asmoarekin. Ikusleak ez ezik, dantziariek ere gozatu dute oholtza gainean, euskal pausu eta dantza tradizionalen bidez islatu baitituzte euren sentimenduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!