Gazte Eguna antolatu dute Ibarran

Ataria 2021eko abuztuaren 12a

Abuztuaren 20rako egun osoko egitaraua antolatu du Ibarrako Gazte Asanbaldak; bazkarirako tiketak aurrez erosi beharko dira.

Ibarrako Gazte Asanbladak abuztuaren 20rako Gazte Eguna antolatu du. Bertso bazkaria egingo dute lehenik eta ondoren elektrotxaranga izango dute. Bazkaria Sendi Ekintza elkartean izango da, 14:30ean, eta sarrerak Zubiaurre tabernan izango dira eskuragarri abuztuaren 17a bitartean. Langileek 12 euro ordaindu beharko dute eta ikasle eta langabetuek 10 euro. Bertsotan, berriz, Aitor Tatiegi, Bittor Altube eta Gorka Pagonabarraga arituko dira.

Bazkaldu ondoren, 19:00etan, Distopia elektrotxarangarekin gozatzeko aukera izango da plazan. Egun horretan bildutako dirua Errakiren erresistentzia kutxara bideratuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!