Adil Nefari fitxatu du Lauburuk

Ataria 2021eko abuztuaren 10a

Pasa den denboraldian Ohorezko Jubenil Mailan jokatu zuen eta ligako pitxitxia izan zen.

Ibarrako Lauburu areto futbol taldeak Adil Nefari jokalaria fitxatu du datorren denboraldirako. Pasa den denboraldian CFS Montcada taldearekin jokatu zuen Ohorezko Jubenil Mailan, eta ligako pitxitxia izan zen.

Bartzelonako Montornes taldean hasi zen Nefari futbolean jokatzen infantil kategorian 2011-2012 denboraldian. Ondorengo bi denboraldietan Vall de Tenes-en jokatu ondoren, Montmelo taldeko kide izatera pasa zen. La Union eta FS Parets taldeetan ere aritu da, 2B mailan debutatuz.

Pasa den denboraldian, CFS Montcada taldean lehiatu zen Ohorezko Jubenil Mailan, eta ligako pitxitxia izan zen. Nefarik esan du "gogotsu" datorrela Ibarrara, eta "ezarritako helburuak betetzeko asmoz".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!