Abuztuan itxita egongo da Ibarrako kultur etxea

Ataria 2021eko abuztuaren 4a

Abuztuan zehar, udako ikuskizunetarako gonbidapenak udaletxean jaso beharko dira.

Abuztuan itxita egongo da Ibarrako kultur etxea. Hori horrela, Uda Kulturala egitarauko ikuskizunetara joateko gonbidapenak eskuratzeko udaletxera joan beharko da. Udaletxea zabalik egongo da goizez, 09:00etatik 14:00etara, edo bestela 943 67 11 38 telefonora deitu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!