Abuztuan itxita egongo da Ibarrako kultur etxea, eta ondorioz, Uda kulturala egitarauko ikuskizunetara joateko gonbidapenak jasotzeko kultur etxera jo ordez, udaletxera jo beharko dela azaldu dute udaletik. Udaletxea zabalik egongo da goizez, 09:00etatik 14:00etara, eta harremanetan jartzeko 943 67 11 38 zenbakira deitu ahalko da.