Hitzordu bat prestatu du Ibarrako Ernaik: uztailaren 31an, larunbatean, 10:00etan herriko plazatik abiatuta, Uzturrera igoko dira. Izaskundik atera nahi duenarentzat kotxez igotzeko zerbitzua jarriko dute. Hori bai, parte hartzeko 671 107 067 telefono zenbakira idatzi beharko da. Sare sozialen bidez azaldu dutenez, "harreman berriak egitea eta gazteak batu eta elkartzea" dute helburu.