Ibarran laborategi bat zuen narkotrafikatzaile talde bat desegin dute

Ataria 2021eko uztailaren 28a

Besteak beste, Ibarran eta Ordizian zituzten garajeak laborategi bihurtuta, droga jaso, moztu eta banaketa egiteko; operazioan zortzi lagun atxilotu dituzte.

Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Espainia iparraldeko narkotrafikatzaile talde bat desegin dute. Ibarran eta Ordizian zituzten laborategiak, eta, guztira, zortzi pertsona atxilotu dituzte operazioan. 20 kilo speed, bost kilo MDMA, 300 kilo haxix, 57 kilo kokaina, 50 kilo marihuana, bi anfetamina eta kilo erdi ketamina atzeman dituzte.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakitera eman duenez, erakunde horren buru, ustez, Burgosko droga trafikatzaile bat zegoen, "Charlines klanarekin harreman estuak zituena, Gaztela eta Leonen, Madrilen, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan galiziarren kokaina banatzeaz arduratzen zena, baita marihuana, haxixa eta droga sintetikoak banatzeaz ere".

Azaldu dutenez, merkantziaren zati handi bat Burgos hirira eta Ibarrako eta Ordiziako garajeetara eramaten zuten; garaje horiek laborategi bihurtuta zituzten, droga jasotzeko, mozteko eta banatzeko prestatuak zirenak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!