Gaztezulokoek pintatutako beira edukiontziak herrian zehar aurki daitezke

Ataria 2021eko uztailaren 22a

Margotu berritan plazan jarri zituzten edukiontziak ikusgai.

Gai jakin bati lotutako hamar beira edukiontzi daude herrian zehar; mapa batean bildu dituzte kokalekuak.

Ibarrazko Gaztezulo zerbitzuan parte hartzen duten gaztetxoek beira edukiontziak margotu zituzten pasa den hilabetean eta aste batzuk pasa dira herrian zehar kokatu zituztenetik. Hamar edukiontzi dira guztira, eta bakoitza gai jakin bati lotuta margotu dute. Honakoak dira gaiak: Gaztezulo, txapela munduan eta ibili munduan, berdintasuna, itsasoa zaindu, bizi nahi dut libre!, ingurumena zaindu, aisialdi berriak, kirola, eusko nortasuna eta Ibarrako festak.

Kokaguneei dagokienez, mapa batean jarri dute edukiontzi bakoitza ze lekutan dagoen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!