Uda Kulturala egitaraua prestatu du udalak

Ataria 2021eko uztailaren 15a

La Topadora taldeak irekiko du Uda Kulturala egitaraua.

Ibarrako Udalak martxoan erabaki zuen herriko jairik ez ospatzea, eta horren ordez kultur ekitaldiak antolatzea adostu zuen eragile eta norbanakoekin egindako bileretan.

Udako hilabeteetarako guztira lau kultur ekitaldi antolatu dituzte, hiru kontzertu eta dantza emanaldi bat. Emanaldiek edukiera mugatua izango dute eta beraz, aurrez eskatu behar dira gonbidapenak kultur etxera deituta (943 67 03 99). Udalak esan du uneoro bermatuko dituztela osasun-neurriak betetzen direla.

Egitaraua

Uztailak 30

  • La Topadora taldearen kontzertua, 22:30ean, Emeterio Arrese parkean.

Abuztuak 21

  • Alurr dantza taldearen Gattiu dantza ikuskizuna, 19:00etan, Emeterio Arrese parkean.

Abuztuak 23

  • Puro Relajo taldearen kontzertua, 20:00etan, Emeterio Arrese parkean.

Abuztuak 24

  • Bulego taldearen kontzertua, 22:00etan, Emeterio Arrese parkean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!