Aurreko bilkuraren akta-onarpenarekin hasiko dira, eta ondoren zinegotzi berriaren kargu-hartzea egingo dute. Era berean, diru laguntza-plan estrategikoaren 2021 eranskin-aldaketa dute gai zerrendan, 2021eko lanpostuen zerrendaren aldaketa eta akatsen zuzenketa, eta kiroldegiko zerbitzua kontratatzeko pleguen onarpena eta lizitazioari hasiera ematea.