Gaur ireki du Alurrek matrikulatzea

Ataria 2021eko uztailaren 9a

Alurr dantza taldeak gaur ireki du matrikulatze epea eta iraila bukaerara arte egongo da zabalik. Ohiko eskolez gain, balleta egiteko aukera dagoela gogoratu dute. 

Iraila bukaerara arte matrikulatu daiteke Ibarrako Alurren dantza eskoletan. "Aurtengo kurtsoa zaila bezain borrokatua izatean eman ditu bere fruituak eta dantza taldea aurrera ateratzen jarraituko dugu. Datorren kurtsoan ere aurten bezala klase guztiak aurrera ateratzen saiatuko gara", esan du dantza taldeak. 

Gogoratu du ohiko eskolez  gain, talde batzuk elkar lotuko dituztela eta balleteko zein helduei zuzendutako eskolak dituzte aukeran. Matrikulazioa alurr.eus webgunearen bitartez edota Ibarrako Kultur Etxean matrikulazio orria eskatuta egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!