Uzturrera igotzeko bidea itxita egongo da ostegunean eta ostiralean

Ataria 2021eko uztailaren 6a

Uztailaren 8an eta 9an itxita egongo da Uzturrera igotzeko bidea, ubide berriak jarri behar dituztelako.

Uzturrera igotzeko bidea itxita egongo da datorren ostegunean eta ostiralean, Ibarrako Udalak jakinarazi duenez. Goiko pistan (asfaltorik ez dagoen tokian) ubide berriak egin behar dituzte eta horretarako masa berria ere jarri behar dute. Langileek goitik-behera egingo dute lan, bide osoan arituko dira eta hutsik egon behar du pistak, beraz, ezingo da bide horretatik igaro. Beharrezko lan horiek direla-eta, ezingo da Uzturrera igo ostegunean eta ostiralean.​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!