Unai Iribar garaile Murgian

Ataria 2021eko uztailaren 3a

Laboral Kutxako txirrindulari ibartarrak Euskaldun Torneoaren hirugarren proba irabazi du.

Proba oso mugitua izan da, ihesaldi ugarirekin, baina minutuko tartea ez zutenak hartzen. Aiurdin mendatera egindako hirugarren igoeran 11 txirrindularik egin dute ihes eta hortik atera dira garaipena jokatu duten zortzi txirrindulariak, Urrezko Andraren santutegira egindako azken igoeran.

Iribarrek ondo kontrolatu du amaiera, eta Unai Esparza eta Oier Aldamaren erasoari erantzun die, garaipenaren bila joanez. Bigarren postua, Iribarren taldekidea den Xabier Berasategirentzat izan da, eta hirugarren Caja Ruraleko Yesid Pira kolonbiarra izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!