Gaizka Maiza fitxatu du Melilla Sport Capital taldeak

Ataria 2021eko uztailaren 3a

Denboraldi baterako sinatu du saskibaloi jokalari ibartarrak talde berriarekin. "Aurrerapausoa" emateko asmoz aukeratu du Melillako taldea.

Denboraldia bukatu zenean, Melilla Sport Capitaleko entrenatzaile berria Maizarekin eta bere ordezkariarekin harremanetan jarri zen. "Beste talde batzuekin hizketan egon arren, lehenengo unetik konfiantza osoa eskaini zidaten Melillatik eta horregatik hartu dut aukera hori", esan du Maizak.

Melilla Sport Capital taldeak bere webgunean eman du fitxaketaren berri, eta Maiza taldearen lemazain berria izango dela azaldu dute. "Aurrerapauso bat emateko asmoa dut, eta espero dut denoi gauzak ondo ateratzea", esan du joko antolatzaile ibartarrak. "Entrenatzailearekin hitz eginez, esan bezala, konfiantza osoa eskaini didate bai berak eta bai klubak. Uste dut gain nahi zela aurrerapauso hori emateko eta gogotsu nago".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!