Berrogei parte hartzaile inguru Ibarrako ibilaldi neurtuan

Ataria 2021eko uztailaren 3a

Bidetxur Mendi Taldea ibilal 1 1625321328652
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 2 1625321329064
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 3 1625321329545
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 4 1625321329930
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 5 1625321330369
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 6 1625321331150
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 7 1625321331991
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 8 1625321332720
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 9 1625321333263
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 10 1625321333808
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 11 1625321334203
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 12 1625321334681
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 13 1625321335068
Bidetxur Mendi Taldea ibilal 14 1625321335426

Bidetxur Mendi Taldeak herriko mugak ezagutzeko bi ibilbide prestatu ditu eta gustura daude bertako kideak izandako harrerarekin.

Juan Zubia Bidetxur Mendi Taldeko kideak azaldu duenez, "gu gustura gaude. Ez genekien zenbat jende etorriko zen, hamar, berrogei edo ehun, eta azkenean berrogei inguru izan dira. Iristen ari den bezala, jendea gustura dagoela dio. Ibilbideak ondo markatuta daudela diote, nahiz eta badakigun pare bat galdu egin zaizkigula, baina beraien akatsa izan dela onartu digute, oso ondo markatuta zegoen leku batean beste norabide bat hartu baitute".

Parte hartzaile gehienek ibilbide luzea hartu dute, 17 kilometrokoa. Ibilbide motza egiteko, 11 kilometrokoa, familia gehiago animatuko zirela espero zuten, baina azkenean gutxi izan dira famili bezala joan direnak. Goizean zehar eguraldi ederra egin du mendian ibiltzeko, baina goizean goiz zirimiri pixka bat egin du. "Agian norbaitek leihoa zabaldu, eta hori ikustean berriro ohera sartuko zen. Baina, hori ez da aitzakia, mendira joan nahi duenak Euskal Herrian zerura begira egon behar badu, erditan ez da joango. Azkenean eguraldi aproposa egin du mendian ibiltzeko", esan du Zubiak. Ibilaldiaren bukaeran hamaiketakoa izan dute, eta Ibarrako piperraren landareak jaso dituzte opari.

Olatz Telletxea errenteriarra izan da ibilaldi neurtuan parte hartu duenetariko bat. "Oso ondo joan da", esan du. "Gainera gogoa genuen horrelako ibilaldi bat egiteko, eta primeran pasa dugu". Tolosako lagun batek izan zuen ibilaldi neurtuaren berri, eta berak egin zuen gonbita. "Besteetan ere animatzen gara, beste talde batzuek antolatzen dituzten ibilbideak eginez. Orain, zoritxarrez, pandemiarekin ezin izan ditugu egin, eta aukera ikusi genuenean Ibarrakoa egiteko, zuzenean etorri gara". Ez diela euririk egin eta "primerako eguraldia" izan dutela esan du Telletxeak. Uzturre eta Izaskun inguruak zerbait ezagutzen zituen, baina gaur egin duten itzulia ez zuela ezagutzen azaldu du. "Ibilbidea oso ondo markatuta zegoen, eta gustura egon gara".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!