Idoiaga kaleko espaloia konpontzen hasiko dira egun hauetan

Ataria 2021eko ekainaren 29a

Ibarrako Idoiaga kaleko aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo asteazkenean eta ostegunean; lanek sei aste inguruko iraupena izango dute.

Idoiaga kaleko lanak uztaila hasieran hasiko dira: ostegunean makinak eramango dituzte eta espaloia apurtuko dute. Zuhaitzak, ordea, bihar moztuko dituzte, eta aurretik farolak kenduko dituzte. Horretarako, egun hauetan kaleko aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo, zehazki, Euskal Herria 2tik, Idoiaga 11raino. Euskal Herria 2tik hasita lehenengo zuhaitza kentzen dutenean, Euskal Herria 4. zenbakiko garajera sartu ahal izango da. Idoiaga kalea moztuta egongo da, berriz, Leaburu aldera,  Euskal Herria atzealdera, anbulatoriora eta Bekobide kalera joateko; hortik joan ordez, Txumitxatik behera, hots, San Inazio auzotik sartu beharko da zuhaitzak mozten diren egunetan.

Behin hori eginda, obra zatika egingo da, eta helburua "ahalik eta aparkaleku gutxien kentzea da eta ibilgailuen pasabidea ahal den moduan mantentzea". Beraz, kalea behar-beharrezkoa denean soilik moztuko dela esan dute.

Konpontze-lanek sei aste inguru iraungo dute, eta, guztira, 39.000 eurokoa da lan horietarako aurrekontua. Espaloi berrian ez da farolarik jarriko, baina beste aldeko espaloian 5 metroko zutabeak eta led argiak jarriko dira bi espaloiak argiztatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!