Naia Amondarain ibartarra, goi mailan Espainiako Kopan

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko ekainaren 29a

Txirrindulari ibartarrak lehen postua lortu du taldeka, Sopela Team taldearekin, Pontevedran jokatutako elite mailako emakumezkoen Espainiako Kopako lehen proban.

Atzo, emakumezkoen txirrindularitzako Espainiako Kopako lehen proba jokatu zen Pontevedran (Galizia). Bertan izan zen Naia Amondarain, Sopela Team taldeko txirrindulari ibartarra.

23 urtez azpiko mailan lehiatu zen, elite mailako txirrindulariekin batera. Lasterketa ona eginda, seigarren sailkatu zen, irabazlearengandik 35 segundora. 23 urtez azpikoen artean, hirugarren izan zen Amondarain. Bestalde, taldeka, lehen postua eskuratu zuen Sopela Team talde bizkaitarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!