Argitzal Amateur Torneoan, kadeteek laugarren postua lortu dute

Ataria 2021eko ekainaren 25a

Belabietako kadete amateur taldea izan zen laugarrena, Internet bidez eman zen gimnastika erritmikoko Argitzal Amateur Torneoan, ekainaren 13an.

Horrez gain, ekainaren 19an eta 20an Euskadiko Amateur txapelketa egin zen Durangon. Igandean Belabietako hainbat gimnastek hartu zuten parte eta ondorengo emaitzak lortu zituzten:

  • Haizea Telleria uztaian 6. eta mazoetan 13. postuan, guztira 9. postua lortuz.
  • Konjuntoen modalitatean, Aitana Manterola uztaian 12. eta Aitana Zubeldia mazoetan 19., guztira 14.ak.
  • Konjuntoen modalitatean ere, Uxue Begiristain uztaian 13. eta Alaitz Agirre mazoetan 16., guztira 13.ak.
  • Kadete B taldea 9. postua lortu zuen.

Bestalde, ekainaren 19an, Belabieta Kirol klubak ikasturte bukaerako jaialdia antolatu zuen Ibarrako kiroldegian. Emanaldia publiko gabe izan zen baina grabatu egin zen familiak eta gimnastek ikusteko aukera izan dezaten. Laster zabalduko zaie ikusteko aukera lotura baten bidez.

Azkenik, oinarrizko jubenil misto taldea Espainiako Kopa txapelketan parte hartzen ari da, Valladoliden, ekainaren 30era bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!