Herriko haurrek kirola eginez hasi dute Gazte Asteburua

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko ekainaren 19a

Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta Gazte Asteburua ari dira egiten, Ibarran. Hori bai, Covid 19-aren testuinguruaren ondorioz, iganderako antolatuta zeukaten egitaraua bertan behera utzi behar izan dutela esan dute gazte asanbladatik.

Gazte Asteburua antolatu dute Ibarrako Gazte Asanbladako kideek. Festarik ez bada ere, ekitaldiz bete nahi izan dute asteburua, nahiz eta, azken unean, iganderako prestatuta zuten egitaraua ezingo duten aurrera eraman.

Atzo dantza emanaldia eta kontzertua izan zituzten, eta gaur goiza, herriko haurrei begira antolatutako 3x3 Futbol Saioarekin hasi dute. San Inazioko futbol zelaian elkartu da haur mordoa, eta LH3tik DBH2koek parte hartu ahal izan dute.

Arratsaldean, 17:30ean, gazte jolasak egingo dituzte, plazan. Eta Gazte Asteburuari bukaera emateko, 22:00etan, Herdoil taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute herriko plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!