Gazte Asteburua ospatuko dute ostiraletik igandera, Ibarran

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 14a, 11:58
Argazkian, 2017ko Ibarrako Gazte Festak.

Ostiraletik igandera bitarte osatu dute egitaraua Ibarrako Gazte Asanbladako kideek; ekintza desberdinak antolatu dituzte, aire librean egiteko.

Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Asteburua ospatuko dute ostiraletik igandera. Ekintza ugari dituzte prest, eta bertaratzeko gonbidapena luzatu dute. Esan dute uneoro segurtasun irizpideak bermatuko direla eta edukiera mugatua izango dela ekintzetan.

Egitaraua

Ekainak 18, ostirala

  • 18:00. Dantza emanaldia Alurr dantza taldearen eskutik, Ibarrako plazan.
  • 22:00. Kontzertua: Bassagain. Ibarrako plazan.

Ekainak 19, larunbata

  • 10:30. 3x3 futbol saioa, San Inazioko futbol zelaian. LH3tik DBH2koei zuzenduta. Apuntatzeko azken eguna: ekainak 17.
  • 17:30. Gazte jolasak, Ibarrako plazan. Apuntatzeko azken eguna: ekainak 16.
  • 22:00. Kontzertua: Herdoil. Ibarrako plazan.

Ekainak 20, igandea

  • 14:00. Bertso saioa, Uzturpe ikastolan. Aitor Tatiegi, Aroa Arrizubieta eta Bittor Altube.
  • Ondoren, bingoa.
  • 18:30. Kontzertua: Katarsia. Uzturpe ikastolan.

3x3 futbol saioan izena emateko lista Goxobi dendan eta Zubiaurre tabernan aurki daiteke, eta gazte jolasetan izena emateko lista, berriz, Atari eta Zubiaurre tabernetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!