Belabietako Oinarrizko Base taldeak zazpigarren postua lortu du

Ataria 2021eko ekainaren 11

Argitzal Klubak online antolatutako nazio mailako torneoan lortu du postua, ekainaren 6an Youtube bidez ikusi ahal izan zena.

Beste aldetik, Gipuzkoako Oinarrizko eta absolutuen txapelketetan eskuratu zituzten dominak Belabietara iritsi dira, argazkietan ikus daitekeen bezala.

Hurrengo igandean, ekainaren 13an, Argitzal Amateur torneoa emango da Argitzal Klubaren Youtubeko kanalean, non Belabietako kadete amateur taldeak parte hartu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!