Bigarren egin du Ioseba Mateosek IV. Travesia Solidaria Castillo de Luna zeharkaldian

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 11a, 11:00
Ioseba Mateos, ezkerrean, hiru lehenengoek helmugan ateratako argazkian.

Extremadurako (Espainia) Alburquerque herrian, Peña de Aguila urtegian, egin zuten igeri parte hartzaileek, 5.000 metroko proban.

Ordizia K.E.-ko Ioseba Mateos Mateos igerilari ibartarra 1.14.08ko denbora egin zuen, eta irabazleak, Cayetano Muñozek, 1.11.20koa. Hirugarren sailkatua, Javier Barragan, Mateosetik 16 segundotara helmugaratu zen.

Zeharkaldi "gogorra" izan zela azaldu du igerilari ibartarrak, uraren tenperatuta 26 gradukoa eta kanpoan 35 gradu egiten baitzituen. Neoprenorik gabe igeri egitea erabaki zuen deshidratazioari beldurrez, eta zeharkaldi osoan zehar "oso gaizki" pasa zuen uraren eta kanpoko tenperaturarekin. Neguan zehar 11-14 gradutan eta orain 16-17 gradutan entrenatzen aritu da itsasoan eta lakuetan. Asteburuko beroa "infernua" izan zela esan du Mateosek, "aklimatazio denborarik gabeko zeharkaldia, baina ur irekietako probek horrelako 'opariak' ekartzen dituzte beti". Hala ere, "oso pozik" dago lortutako emaitzarekin, eta hurrengo erronkei aurre egiteko behar zuen "motibazio mentala" izango da berarentzako. 

Ekainaren 19an, IX. Batalla de Rande 2021 igeri zeharkaldian parte hartuko du Mateosek. Cies Uharteak eta San Simon uhartea arteko 27 kilometro egingo ditu igeri. 2019an lorturiko denbora 6.58.22-koa da eta zeharkaldi tradizionalean 14. postuan amaitu zuen. Aurten 6 ordu eta 45 minutu azpitik igeri egitea eta sailkapena hobetzea izango da bere erronka nagusia proba honetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!