Herriko haur jaioberriei opari kutxa bat emango die Ibarrako Udalak

Ataria 2021eko ekainaren 3a

Ongietorria emateko dinamika jarri dute martxan; dagoeneko aurten jaio diren bi haurri eman diete oparia.

Ibarrako Udalak haur jaioberriei ongietorria emateko dinamika bat jarri du abian. Herrian haur bat jaiotzen denean gurasoek gutun bat jasoko dute etxean udaletxera joateko gonbidapenarekin; joaten direnean, udaletxean kutxa bat jasoko dute jaioberriarentzako hainbat oparirekin.

Kaxaren barruan izango dituzte alkateak jaioberriari idatzitako ongietorri gutuna, haurra liburutegiko bazkide izateko txartela eta mikroipuin bat. Ekimenarekin udalak ongietorria eman nahi die herriko biztanle berriei, eta, aurten, bi kutxa banatu dituzte dagoeneko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!