Maiatzaren 31tik ekainaren 4ra zabalduko da udaleku irekietan izena emateko epea

Ataria 2021eko maiatzaren 28a

Aurrez aurre, udaletxean edo kultur etxean, edota Internet bidez eman ahalko da izena; udalekuak ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango dira, txanda bakarrarekin.

Maiatzaren azken egunean zabalduko da Ibarrako udaleku irekietan aurrematrikula egiteko epea. Aurrez aurre zein Internet bidez egin ahalko da, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra. Udalekuak ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango dira, hau da, hilabete inguru iraungo du; eta txanda bakarra egingo da.

Aurrez aurreko izen-ematea udaletxean zein kultur etxean egin ahalko da.

  • Udaletxearen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00 - 14:00.
  • Kultur etxearen ordutegia: 
    • Goizez: asteartetik ostiralera, 10:30 - 13:00
    • Arratsaldez: astelehenetik ostiralera, 16:00 - 20:00

Internetez egiteko, berriz, ezinbestekoa izango da ziurtagiri digitala edukitzea (BakQ edo baliokideak). Maiatzaren 31a baino egun batzuk lehenago udalaren webgunean argitaratuko da izen-emate orria eta hori bete beharko da. Udalak azaldu duenez, ez da onartuko posta elektronikoz bidalitako izen ematerik. 

Aurrematrikula egiten duten haurren kopurua udalekuko plaza-kopurua baino handiagoa bada, zozketa egingo da, eta lehentasuna izango dute egoera zaurgarrian dauden haurrek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!