Atzeratu egin dute erreka bazterrak garbitzeko auzolana

Ataria 2021eko maiatzaren 26a

"Baldintza hobeak" daudenean egingo dute erreka bazterretako landaredia garbitzeko auzolana; udalak jakinaraziko du data berria zein izango den.

Asteburu honetan auzolana egin behar zuten erreka-bazterreko landaredia garbitzeko, baina atzeratu egin dute. Ostiralean eta larunbatean aritu behar zuten lanean herriko boluntarioek. "Baldintza hobeak" daudenean egingo dela aurreratu du Ibarrako Udalak eta prest dutenean jakinaraziko dute data berria.

Aste batzuk atzera, errekako zaborrak jaso zituzten, eta, orain, bazterretako landaredia garbitu behar zuten. Egitasmoaren helburua da "espezie inbasoreak kentzea eta bertako landareentzako ingurua garbitzea". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!