Ur mozketak egingo dituzte, bihar, Julian Gaiarre kalean

Ataria 2021eko maiatzaren 26a

Ibarrako Julian Gaiarre kaleko 19 eta 21 zenbakietan ura moztuko dute, bihar, 09:00etatik aurrera; ordubete inguruko lanak izango direla aurreikusi dute.

Bihar goizean ur-mozketak egingo dituzte Ibarrako Julian Gaiarre kalean, zehazki, 19 eta 21 zenbakietan. Hornikuntza sarea hobetzeko lanak egin behar ditu Gipuzkoako Urak taldeak, eta horretarakoa moztuko dute ur hornidura. 09:00etan moztuko dute ura, eta lanak goiz horretan bukatzea aurreikusten dute.

Azaldu dutenez, lanek "ordubete inguru" iraungo dute, baina posible da "gutxiago zein gehiago" irautea. Lehenago amaitzen badute, abisurik gabe emango dute ura; ostera, lanak luzatzen badira, Gipuzkoako Uraren telefonoan (902 30 22 22) mozketaren berri emango dute."Mozketa dela eta, litekeena da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio gertatzea", azaldu dute. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!