Belabietako Oinarrizko jubenil taldea, Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2021eko maiatzaren 19a

Gimnastika erritmikoko Gipuzkoako oinarrizko eta orokorreko federatuen txapelketa egin zuten larunbatean Tolosako Uzturpe frontoian. Bertan Belabietako Oinarrizko jubenil taldeak parte hartu zuen, eta lehenengo postua eskuratu zuten.

Asteburuan ere, Macarena Milla I Internet bidezko torneoaren emanaldia izan zen, eta Belabietako oinarrizko taldeak 7. postua lortu zuen estatu mailako torneo horretan. Maiatzaren 22an, Argitzal Internet bidezko torneoaren grabaketa izango dute Belabietakoek, eta horren emaitza eta emanaldia maiatzaren 29an izango dira.

Bestalde, Belabietako kadete amateur gimnastek Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten, igandean, Tolosako Uzturpe frontoian. Parte hartzaileak eta lortutako sailkapenak ondorengoak dira: uztaiarekin, 3. Haizea Telleria, 8. Uxue Begiristain eta 13. Aitana Manterola; mazoekin, 5. Alaitz Agirre eta 8. Aitana Zubeldia. Taldeka ere hartu zuten parte kadete B mailan eta 7. postua lortu zuten. Hurrengo topaketa ekainaren 20an dute Euskadiko Amateur Txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!