Malentxo eta Maitaneren kontzertua, igandean, Izaskungo ermitan

Ataria 2021eko maiatzaren 20a

Izaskungo festak ospatzeko aukerarik izango ez dutenez, Ibarrako Udalak kontzertua antolatu du iganderako; gonbidapenak kultur etxean jaso beharko dira ostirala aurretik.

Malentxo Zeberio eta Maitane Iruiñ abeslariek kontzertua eskainiko dute igandean, 18:30ean, Izaskungo ermitan. Ondo bidean, festak ospatuko ziren asteburu honetan, baina udalak ez du posible ikusi festak bere horretan antolatzea, eta horren ordez, kontzertua emango dute artista tolosarrek.

Edukiera mugatua izango da, beraz, bertaratu ahal izateko kultur etxean jaso beharko dira gonbidapenak ostirala baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!