Larunbatean San Isidro eguna zela eta, gaur goiza aprobetxatu dute Uzturpe ikastolako 4. mailako ikasleek, 789 taldeak eta udaleko langileek herri sarreran piperrak lantzatzeko.
Aurreko apirilean, udalak zuhaitz-landaketa egin zuen LH 4. mailako ikasgela batekin piperraren bidean; zuhaitzaren egunaren harira egin zuten ekimen hura. Gaur berriz, Uzturpe Ikastolako LH 4. mailako beste ikasgelarekin, herri-sarrerako loreontziak eta lorategiak Ibarrako piperrez apaindu dituzte.