10 aldiz 100 kiloko zilindro zaharra jasotzea, 43 kilometroko mendi maratoia egitea eta aizkorarekin 10 kanaerdiko ebakitzea. Hori guztia, sei orduz azpitik egitea izango da ekainaren 6an Arria V.ak bere buruari jarri dion erronka. Mendiari dagokionean T3Tko ibilbidea osatuko du, 5.600 metrotako desnibel metatua duena. Erronkari hasiera Ibarrako Emeterio Arrese plazan emango zaio 08:00etan.