Naia Amondarain bigarren, Emakumeen Segurako Sarian

Ataria 2021eko maiatzaren 14a

Naia Amondarain, eskuinean.

Sopela Women's Team taldeko txirrindulari ibartarrak gertu izan zuen garaipena, baina Alice Coutinho izan zen irabazlea.

Igandean jokatu zen proba, Euskaldun Txapelketarako baliagarria dena. Sakabanatuta iritsi ziren helmugara txirrindulariak, Coutinho iritsi eta hortik 14 segundora egin zuelako Amondarainek. Ibartarra bakarrik iritsi zen helmugara eta bere atzetik, Iris Gomez eta Mercedes Carmona iritsi ziren, irabazlearengandik 19 eta 21 segundotara.

Euskaldun Txapelketarako 13 puntu batu zituen Amondarainek, eta une honetan lehen postuan dago sailkapen orokorrean, 17 punturekin. Puntu kopuru bera dute Ziortza Isasik eta Daniela Camposek ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!