Belabietako jubenil taldeak bigarren postua lortu du Euskadiko Txapelketan

Ataria 2021eko maiatzaren 12a

Apirilaren bukaeran egin zen gimnastika erritmikoko Euskadiko Oinarri eta Absolutuen Txapelketa, Durangoko Landako Kirol Gunean.

Belabieta klubean "oso pozik" daude taldearen lan eta emaitzarekin, maila horretan lehiatzen diren lehen urtea dela kontuan hartuz gainera. Parte hartzaileak Inko Oruesagasti, Maddi Iguaran, Nagore Imaz, Laia Ortiz, Eider Lasarte eta Olaia Garziarena izan ziren.

Jubenil taldeak ere parte hartu zuen Internet bidez egindako VII. Macarena Milla Torneoan, Belabieta kiroldegian bertan Zoom plataformaren bitartez. Txapelketaren emisioa larunbat eta igande honetan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!