Maiatzaren amaieran erreka bazterrak garbituko dituzte

Ataria 2021eko maiatzaren 10a

Garbiketa lanak egiteko boluntarioak behar ditu Ibarrako Udalak; maiatzaren 28an eta 29an egingo da garbiketa.

Maiatzaren 28an eta 29an erreka bazterrak garbituko ditu udalak, eta horretan laguntzeko izena eman dezakete boluntarioek. Duela aste batzuk errekako zaborrak jaso zituzten, eta, orain, bazterretako landaredia garbituko dute. Helburua da "espezie inbasoreak kentzea eta bertako landareentzako ingurua garbitzea".  

Lan egiteko bi txanda izango dira: goizez eta arratsaldez. Boluntarioei asegurua egingo zaie eta, horretarako, aurrez eman beharko dituzte izen-abizenak, NAN zenbakia eta harremanetarako telefono zenbakia. Izen-ematea aurrez aurre edo telefonoz egin daiteke: udaletxera bertaratuz edo 943 67 11 38 zenbakira deituz; kultur etxera joanez edo 943 67 03 99 deituz; edo udal-ordezkari batekin hitz eginez.​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!