Hauspoa elkarteak bertso saioa antolatu du maiatzaren 7rako

Ataria 2021eko maiatzaren 4a

Saioa 18:30ean izango da, Ibarrako Emeterio Arrese pilotalekuan; gonbidapenak Ibarrako kultur etxean eskuratu ahal daitezke edo bestela 943 67 03 99 zenbakira deituta.

Maiatzaren 7an sei bertsolari kantuan arituko dira, 18:30etik aurrera, Emeterio Arrese pilotalekuan. Ane Zubia, Aner Peritz, Maider Altuna, Haizea Arana, Ekhiñe Zapiain eta Aimar Sorazu izango dira bertsotan eta Garoa Lizartzak jarriko dizkiete gaiak.

Gonbidapenak Ibarrako kultur etxean egongo dira eskuragarri. Kultur etxera gerturatu ezin dutenek, telefonoz egin dezakete gonbidapenaren erreserba, 943 67 03 99 zenbakira deituta. Bertso saio hau Hauspoa elkarteak antolatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!