Dantzaren astea ospatuko du Alurr dantza taldeak

Ataria 2021eko apirilaren 26a

Gaurtik ostiralera bitarte, dantza taldeen bideoak igoko dituzte sare sozialetara, eta ostiralean, 25. urteurrenerako prestatutako bideoaren proiekzioa egingo dute kultur etxean.

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko aste osoan zehar Dantzaren astea antolatu du Alurr dantza taldeak. Aurreko astean haur eta gazteak dantzako jantziekin kalera atera ziren, eta aste honetan, ostirala bitarte, dantza entsegua egokitzen den taldeen bideo muntaiak igoko ditu Alurrek bere sare sozialetara.

Ostiralean, apirilaren 30ean, Alurren 25. urteurrenerako prestatua zuen bideoa proiektatuko dute kultur etxean. Bost pase egingo dituzte: 16:00etan, 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Bideo horretan historikoki Alurren parte hartu dutenen kontakizunak entzun ahalko dira.

Dantza taldeak gogorarazi du 25. urteurreneko ospakizuna bete-betean harrapatu duela pandemiak, baina, hala ere, zehaztu dute dantza talde batek ez duela helburutzat soilik eskaintza kulturala egitea: "Dantza talde batek ez du oholtzara begira soilik lan egiten; komunitatea gara, lagunartea".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!