Errepide mozketa Ibarran, bihartik aurrera

Ataria 2021eko apirilaren 26a

Iturria: Ibarrako Udala

Euskal Herria eta Jesus Guridi kaleak batzen dituen lotunea itxiko dute bihar eta hilabetez egongo da horrela. Egiten ari diren ur saneamenduko lanen ondorioz itxiko dute pasabidea.

Euskal Herria eta Jesus Guridi kaleak batzen dituen lotunea eten egingo dute bihar, eta hilabetez egongo da itxita. Gipuzkoako Urak saneamendu-hodiak berritzen arituko da, eta lan horiek direla medio, zebrabidea moztuta egongo da hainbat egunez.

 

Lanek iraun bitartean, ordezko bidea prestatuko dute Euskal Herria kalera joateko: semaforoak jarriko dira Julian Gayarre eta Argindegi kaleetan eta bi noranzkoko kaleak izango dira. Euskal Herria kaleko sartu-irtenak egiteko Laboral Kutxa bulego pareko bide-gurutzea erabiliko beharko da Jesus Guridiko lotunea erabili beharrean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!