Oinarrizko Jubenil Misto taldea osatu du Belabieta Kirol Klubak

Ataria 2021eko apirilaren 14a

Belabieta Kirol Klubak aurten Oinarrizko Jubenil Misto taldea atera du, 3 uztai eta 2 sokako ariketa batekin. Taldea osatzeko arrazoia azaldu dute klubetik: «Bizitzen ari garen egoera honek aurtengo gimnastika erritmikoko denboraldia ere hankaz gora jarri du, eta entrenamenduei eta lehiaketei dagokienez egoera berrira egokitu behar izan dugu».

Taldearen parte dira Inko Oruesagasti, Maddi Iguaran, Nagore Imaz, Olaia Garziarena, Laia Ortiz eta Eider Lasarte gimnastak, eta Aintzane Agirre, Saioa Sorondo eta Laura Navascues entrenatzaileak. Estatu mailako txapelketa batean, Taldeen Oinarrizko Kopa izenekoa, hartuko dute parte ekainaren lehenengo astean, oraindik lekua zehaztu gabe badago ere. Klubetik azaldu dutenez, «egun handi horretarako» prestatzeko asmotan, igande honetan epaileen aurrean kontrol bat izango dute Donostian, eta apirilaren 25ean, berriz, Euskadiko Txapelketa Durangon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!