'Eureka!' bihar, Belabieta kiroldegian

Ataria 2021eko apirilaren 7a

'Futbolariak eta printzesak' emanaldia izan zen atzo. Iturria: Ibarra Kultura

Bereziki haurrei eta gazteei zuzendutako egitarauko bigarren emanaldia izango da bihar, Belabieta kiroldegian. Eureka! eskainiko dute, antzerkia, magia eta ilusionismoa biltzen dituen ikuskizuna, hain zuzen. 17:00etan ikusi ahal izango da eta sei eta hamabi urte bitartekoentzat da.

Eureka! antzerkia, magia eta ilusionismoa uztartzen dituen ikuskizuna da eta haurrek eta ez hain haurrek asmakizunen eta zientziaren munduan interesa bereganatzea du helburu. Gargot irakaslea eta Ladelai magoa izango dira ikuskizun dibertigarri eta eroa publikoari ezagutzera emateaz arduratuko direnak. Emanaldira joateko aurrez hartu behar da gonbidapena Ibarrako kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!