Kultur agenda osatzeko proposamenak bildu nahi dituzte

Ataria 2021eko martxoaren 31

Ibarrako Udalak herritarrei eskatu die urtean zehar eskaintzeko kultur proposamenak bidali ditzatela apirilaren 15a baino lehen.

Urte amaierara arteko kultur agenda osatuko nahi du Ibarrako Udalak, eta proposamenak bidaltzeko aukera luzatu diete herriko norbanako zein eragileei. Apirilaren 15era arte bidali ahalko dira proposamenak. Egitaraua osatzeko ideiak helarazteko mezua kultura@ibarra.eus helbidera bidali behar da edo kultur etxera joanda ere egin daiteke.

Pasa den astean mahai-inguru irekia egin zuen udalak herriko hainbat eragile zein norbanakorekin, eta bertan hartu zen proposamenak jasotzeko erabakia. Dinamikaren helburua herriko jaien eta ekintzen inguruko hausnarketa irekia egitea zen, eta ondorioztatu dute aurten ere ez dela herriko ohiko festarik izango Ibarran.

Horren ordez, urte amaierara bitarteko kultur agenda osatzea adostu zuten. Proposamenak jasotzeko epea amaitu ondoren, berriro bilduko dira eta erabakiko dute zein ekintza antolatuko dituzten festa egunetan, eta zein ekintzekin osatuko duten agenda orokorra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!