Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara!

Ibarran ere jaso dute lekukoa

Ataria 2021eko martxoaren 28a

Bertsoak eta abestiak kantatu dituzte plazara Korrikari babesa ematera gerturatu diren herritarrek.

Herritar ugari gerturatu da eguerdian Ibarrako plazara, Euskal Herriko beste hainbat herritan egin moduan, Korrikaren aldeko ekitaldian parte hartzera. Bertsoak kantatu eta Euskal herrian euskaraz abestu dute guztiek, eta AEK-ren mezua irakurri ostean, taldeko argazkia egin dute bertaratu diren guztiekin. Horretarako, Korrika hitza jarri dute plazan, eta hura inguratuz egin dute argazkia.

Erlazionatuak

Korrikari babesa Ibarran

Ataria 2021 mar 28 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!