Zuhaitz landaketa egin dute Uzturpe ikastolako ikasleek

Ataria 2021eko martxoaren 26a

Ibarrako Piparraren bidean, zortzi likidanbar zuhaitz landatu zituzten, atzo, LH4ko ikasleek.

Zuhaitzak landatzen aritu ziren Uzturpe Ikastolako LH 4 mailako ikasleak atzo. Ibarrako Piparraren bidean, Emeterio Arrese 8 atzealdeko herri bidean ibili ziren, eta, guztira, zortzi likidanbar zuhaitz landatu zituzten.

Ibarrako Piparraren bidea udaberrirako ari da prestatzen Ibarrako Udala, piperra herritarren artean zein kanpotik datozenen artean ezagutzera emateko. Bidean zehar aisialdirako gune ezberdinak topa daitezke, horien artean, zuhaitzak landatu dituzten gunea: kanposantuko bidea Emeterio Arrese 8 kalearen atzealdetik. Bide horretan, likidanbar zuhaitz mota landatu zuten. Landare horien hostoek hainbat tonalitate hartzen dituzte: gorritik berdera pasatzen dira, eta tartean, horiak, laranjak, bioletak eta denen nahasketak hartzen ditu. 

Igor Zapirain alkatearen ustez, jarduera "oso interesgarria" izan zen: "Haurrekin horrelako jarduerak egitea oso aberasgarria eta interesgarria da. Onuragarria da oso ikasleak ikasgelatik ateratzea eta naturarekin harreman zuzena edukitzea; horrela, ingurugiroa ezagutzeaz gain, hura zaintzearen garrantziaz ere jabetzen dira". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!