BERTSOA

Aldaketen esperoan

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zubia Aranalde 2021eko martxoaren 26a

Doinua: Maitasuna izan leike.

Ipar-haizeak bultza du

udaberri hasiera,

lehen eguzki goxoa

ta zuhaitzen aldaera...

Alboan ondo lotuta

txertaketen amaiera

ez baitu izan uste zen

moduko bilakaera.

Beraz, arazo larriak

ekiditea hobe da

ondo zainduz gertu degun

Aste Santuen aukera.

Beraz arazo larriak

ekiditea hobe da.

Ea dena aldatzen den

orduarekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!