Estu hartu du Ibarrak Beti Gazte taldea

Imanol Garcia Landa 2021eko martxoaren 23a

Ibarra sokatira taldekoak, asteburuan, 600 kiloko kategorian. POTRONKO

Euskal Herriko Txapelketan bigarren egin du Ibarrak 600 kiloko kategorian.

Ibarra sokatira taldeak bigarren egin du Euskal Herriko Txapelketan, 600 kiloko kategorian. Beti Gazte izan da beste behin irabazlea; hirugarren postuan Txantrea sailkatu zen eta laugarrena Berriozar izan zen. Ibarrak eta Beti Gaztek nahiko ondo menderatu zituzten Txantrea eta Berriozar, eta beraien arteko lehian erabaki zen txapelduna. «Borroka handia izan zen, eta ia gurera ekarri genuen tiraldi bat», esan du Lander Otermin Ibarrako tiralariak. «Metro bat falta zitzaigun irabazteko baina akats txiki batzuk egin genituen eta azkenean bi aldeetara beraiek irabazi zuten. Tiraldi oso gogorrak izan ziren, baina beraiek jantzi zuten txapela».

Zortzikoen txapelketak asteburu honetan bukatuko dira, eta Ibarrak txapelketa mistoan parte hartuko du, hau da, lau emakumezko eta lau gizonezkoz osatua. Larunbatean jokatuko da, beste txapelketa guztiak bezala, Getxoko Fadura kiroldegiko pilotalekuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!