Arrazakeriaren kontrako mezua

Ataria 2021eko martxoaren 22a

Ibarrako kiroldegian xenofobiaren eta arrazakeriaren aurkako murala margotu zuten atzo, Arrazakeriaren Kontrako Egunaren karietara.

Jatorkin Al-Nahda elkartea izan da ekimenaren bultzatzaile nagusia, eta herriko beste hainbat eragiletako kideak ere bertaratu ziren laguntzera. Muralaren diseinua Latifa Daghalek egin zuen eta hura aritu zen margoketa gidatzen.  Agurtzane Arribillaga parekidetasun zinegotziak ere parte hartu zuen ekimenean eta egun horren harira, duela gutxi zendu den Nawal Al Saadawi feminista egiptoarrak esandako hitzak ekarri ditu gogora: "Hark esan zuen ez zitzaiola feminismo hitza gustatzen, mendebaldeko terminoa omen dela-eta. Al Saadawik nahiago zuen Tahrir al-Mar 'a, emakumeen askapena".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!