2021/03/24 19:00
Ibarrako Udalak herriko jaiei eta ekintzei buruzko hausnarketa abiarazi nahi du. Mahai-inguruan parte hartzera gonbidatu dituzte Ibarrako eragile eta norbanakoak, denon artean erabaki ahal izateko nolako herria nahi dugun, nolako jaiekin eta nolako ekintzekin. Izen-emateak: kulturetxea@ibarra.eus.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?