Herriko jaien inguruko hausnarketa egingo dute Ibarran

Ataria 2021eko martxoaren 19a

Martxoaren 24an izango da, 19:00etan, plazako estalpean; aurrez galdeketa bat betetzeko eskaera egin dute udaletik, eta mahai inguruan parte hartzeko izena eman beharko da.

Herriko jaiei eta ekintzei buruzko hausnarketa abiarazi nahi du Ibarrako Udalak, eta horretarako, martxoaren 24an, 19:00etan plazako estalpean egingo den mahai inguruan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte Ibarrako eragile eta norbanakoak, "denon artean erabaki ahal izateko nolako herria nahi dugun, nolako jaiekin eta nolako ekintzekin".

Mahai inguruak egoera epidemiologikoaren arabera aldaketak izan ditzakeela esan du udalak: "atzeratu edo online formatura pasatzea posible izan daiteke".

Hausnarketa "ahalik eta aberatsena" izan dadin, galdeketa hau betetzea eskatu dute. Mahai inguruan parte hartu nahi duenak aurrez izena eman beharko du kulturetxea@ibarra.eus helbidean edo kultur etxera aurrez aurre joanda. Norbaitek hala eskatuko balu, online parte hartzeko aukera ere ahalbidetuko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!