867, 998 kilo zabor atera dituzte Elduaran errekatik

Ataria 2021eko martxoaren 10a

Ibarrako Udalak aurten Urzain Taldeari esleitu dizkio hiri-hondakin sakabanatuen bilketa eta naturguneen zaintza egiteko lanak. Helburua da herrigunea, industrialdea eta landa-eremua txukun mantentzea, eta erreka garbiketarekin hasi dituzte lan horiek. 

Bost egunez aritu dira garbiketa lanak egiten Elduaran erreka bazterrean. Tolosako mugatik Gi-2130 errepide ertzeko aparkalekuraino aritu dira lanean, zehazki.

Udalak esan du besteak beste, 39,985 kilo plastiko, 5,103 kilo paper, 10,395 kilo beira, 207 lata, 99,100 kilo egur, 31,864 kilo errefusa, 39 musuko eta 11 pila atera dituztela. 867,998 kilo zabor guztira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!